Koldo Arnanz artistaren aitak negozio bat zeukan eta lantegi asko bisitatzea tokatzen zitzaion. Arnanzek gogoan du berarekin "laguntzera" joaten zela, "ez da kit asko laguntzen nuen, agian oztopo gehiago jartzen nituen". Beraz, bere aita laneko gauzak egiten ari zen bitartean, Arnanz lantegietan galtzen zen. "Harrituta gelditzen nintzen aurrean ikusten nuenarekin". Oroitzapen horiek "disko gogor" antzeko batean gordeta gelditu zitzaizkion, gaia artearen bidez jorratu behar zuela erabaki zuen arte: "Keinu bat iraganari" erakusketa sortu du, eta orain Aguraingo Zaba larte kultur etxean ikusteko aukera dago abenduaren 13ra arte, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.
Historiako gaiak lantzea gus tatzen zaio Arnanzi. "Aurrekoan ibaietako ertzak landu nuen, eta orain lantegi zaharren gaia". Proiektu honekin duela zortzi urte inguru hasi zen, eta "orain dik ez dakit bukatuta dagoen". "Beste gai batzuk ditut buruan". Artistak azaldu duenez, azken aldian ez du margotzeko denbora asko izan, eta duela gutxi "berreskuratu" ditu pintzelak eta margoak.
Euskal Herriko lantegi zaharrak dira erakusketan agertzen diren hamalau margoen prota gonistak: "gehienak bota dituzte dagoeneko, eta bakarrik tximinia uzten dute". Eraikin zahar horiek "xarma berezia" dutela aitortu du Arnanzek, "behintzat nireta ko". Hortaz, administrazioak mantentzeko proiektuak martxan jarri beharko lituzkeeela alda rrikatu du. "Ea erakusketarekin sentsibilizatzen diren eta ardura hartzen duten".
Lantegien margoak egiteko ikerketa handia egin du altsasuarrak. Izan ere, lantegietara joan da, bertako argazkiak egin ditu, "batzuetan ere itzuli behar izan dut ez naizelako egindako argazkiekin gustura gelditu", eta, ondoren, margolanarekin hasi da. Hala ere, aurretik "bo zeto" bat egiten du. Gero "isto rioarekin jolasten dut: estruktura transformatzen dut, gauzak kentzen ditut edo elkartzen ditut".
Desagertutako artea
Badago kasu bakarra dagoeneko existitzen ez denez digitalki sor tu behar izan duena: Altsasuko FASA. "Txikitan handi pasatzen ginela gogoratzen naiz, eta iku sitakoarekin txundituta gelditzen nintzen". Gordetako informazioa jaso du Arnanzek, digitalki erai kinaren irudia sortu zuen, eta ezagutu zutenei galde egin zien: "antza handia duela esan didate".
"Leku asko bisitatu ditut, bai na zerbait esaten didatenekin gelditzen naiz". Lagunak bisita tzera joaten zenean Bergaran ikusten zuen lantegia, Cortesen dagoen iringilea edo Ekingo ze rrategia dira altsasuarrak mar golanetan islatu dituen lantegie tako batzuk. "Batzuk oso garran tzitsuak ziren, Ekaingo zerrate gia, esaterako, Iratiko egur guztia hartzen zuen". Gehienak gaur egun oso egoera larrian daude, edo, besterik gabe, bota dituzte, "tximinia bakarrik"utziz. "Martzillako iringilean proiektu bat aurreikusten nuen jada".
Islatutako bi lantegi oraindik martxan daude: Olaberriako gasolindegia eta Iruñeko Capa rrosoko errota. Hala ere, bi erai kinak moldatu dituzte, eta gaso lindegiaren kasuan "xarma" galdu duela esan du Arnanzek. Euskal Herriko hegoaldeko lan tegiak jorratu ditu, izan ere, "Iparraldean industria gutxi" egon zen. Hala ere, beste tokie tako informazioa badauka. "Bai na ez dakit honekin jarraituko dudan", edo proiektu berri bate kin hasiko den. "Mendia ere hor dut buruan".
Lantegi zaharrak "izugarri gustatzen" zaiola esan du artistak. "Pentsatzen nuen ero bakarra nintzela, baina Iruñean erakus keta eta sinposio bat egin genuen".