Altsasu Gurasoak taldeak antolatuta, Fermin Rodriguez Saiz eta Sabino Cuadra Lasarte idazleek ¡No os importe matar! Sanfermines 78: Crimen de estado liburua aurkeztuko dute gaur. 1978ko garilaren 8an, larunbatean, sanfermin festetan gertatutakoaren berri jasotzen da liburuan. Francok ia hiru urte zeramatzan hilik, “baina frankismoak oraindik bizirik jarraitzen zuen 1978an”. Egun hartan, dozenaka poliziak leporaino beteta zegoen zezen plaza inguratu zuten. Gazte batzuk plazara jaitsi ziren amnistia eskatzen zuen pankarta batekin eta presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko. Polizia gomazko pilotak, kezko poteak, gas negar-eragileak eta balak jaurti zituen, bai plaza barruan, bai ingurua. German Rodriguez tiro batek hil zuen, eta hainbat zauritu izan ziren, batzuk larriak.
Sabino Cuadra Lasartek, garai hartan Sanferminetako Peñek idatzitako txostenean oinarrituta, duela gutxi sailkatutako dokumentuetan eta hainbat esparrutatik egindako lan monografikoetan oinarrituta, xehetasunez berreraiki ditu aurreko eta ondorengo giroa eta gertaerak, eta garilaren 8an gertatutakoa diktaduran eta trantsizioan egindako gizateriaren aurkako krimenen testuinguruan kokatzen du. Izan ere, nahiz eta bere egileek zigorgabe jarraitzen duten eta bertsio ofizialak beste zerbait kontatu, ez ziren akatsak izan. Eta ez zitzaien axola hiltzea.
Txalapartak eta Sanfermines 78: gogoan! elkarteak elkarrekin eginiko edizioa da liburua. Egile-eskubideak oso-osorik erabiliko dira Martin Villaren aurkako kereilaren gastuak ordaintzeko, gizateriaren aurkako krimenengatik akusatuta baitago.