Aneguria rap abeslaria Altsasun

Guaixe 2019ko abe. 11a, 12:59

Aneguriarekin solasaldia antolatu du Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak biharko, 18:30ean, Altsasuko AEKren Itsasi euskaltegian

Raparen eta raggamuttinaren arteko proposamen artistiko dantzagarria egiten du Aneguriak. Gaur egun, MCetatik euskaraz inprobisatzen duen gutxienetarikoa da eta bat-bateko ausartu eta indartsua du. Inguran gertatzen denari oso adi egoten da. Gainera, rap eta hip hop kulturan emakumeen lana argira emateko egiten du lan. 2015ean La Basu rap musikariarekin egindako Trakamatraka abestia da bere abestirik ezagunena. Bihar, abenduaren 12a, osteguna, 18:30ean, Aneguriarekin lana eta jarduna zuzenean ezagutzeko aukera izanen da Altsasuko Itsasi euskaltegian, Sakanako Mankomunitateak antolatu duen solasaldiari esker.