Pankarta kenduko dute, baina ez dute mezua isilaraziko

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Arregi Mujika, Altsasuko Mugimendu Feministaren izenean 2019ko abe. 13a, 09:15

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, azaroaren 25ean, Altsasuko Mugimendu Feministak jarritako hainbat pankarta eta kartel kendu zituzten. Beste behin ere, feminismoak salatu eta argira ekarri duen errealitatea ezeztatzen saiatzen jarraitzen dute batzuek. Gu isilarazten. Bada, ez dute lortuko. Ez dugu horrelakorik onartuko. Indarkeria matxistaren aurpegi guztiak salatzen jarraituko dugu. Hau bezalako eraso horiek guztiak gaitzesten, lehenengotik azkenera arte. 

Aldi berean, autodefentsa feministaren bidez indarra hartzen jarraituko dugu, saretze feminista indartzen. Pankarta kenduko dute, baina ez dute lan hori guztia akabatuko. Ez gaituzte geldituko, honezkero, geldiezinak garelako.