Gabon kantak, eguberri garaiari hasiera emateko

Guaixe 2019ko abe. 13a, 10:19

Erkudengo Ama Abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, 20:30ean, Altsasuko elizan

Urtero bezala Altsasuko Abesbatzak Eguberriei ongi etorria emanen die kontzertu batean. Gainera, abesbatza ez da bakarrik ariko, izan ere, abeslari eta musikari asko izango ditu ondoan Gabon kantak abesteko. Gabonetako kontzertua bihar, abenduaren 14a, larunbata, 20:30ean izanen da, Altsasuko Jasokunde elizan.

Gabon errepertorio anitza sortu du Erkudengo Ama Abesbatzak biharko kontzerturako. Gaztelaniaz eta euskaraz gabon kanta tradizionalak eta hain ezagunak ez direnak interpretatuko dituzte, eta bereizgarria ondoan izanen dituzten goi mailako bakarlariak, abeslariak eta musikariak dira: Erkuden Ezeolaza mezo-sopranoa, Itziar Maiz sopranoa, Leyre Ayestaran akordeolaria, Ainhoa Beramendi piano-jolea, Korazonistas eta Musika eta Dantza eskolako abesbatzak eta abesbatzako kide diren Isabel Blazquez, Nuria Espada eta Carolina Blazquez bakarlariak.

Erkudengo Ama Abesbatzaren Gabonetako kontzertuaren errepertorioa

  • Egizu lo (Riezu) Isabel Blazquez eta Nuria Espada bakarlariekin 
  • Por los caminitos de Jerusalem (Juana de Ibarbourou. Musika: E. Correa)
  • Romance del Establo de Belen (Garbriela Mistral. Musika: E. Correa) Carolina Blazquez bakarlariarekin
  • El pequeño tamborilero (Katherine K. Davis)
  • Blanca Navidad (Irving Berlom)
  • Laudate Domino (Mozart) Erkuden Ezeolaza mezo-sopranoa eta Ainhoa Beramendi piano-jolea
  • Adeste fideles (J. Reading) Korazonistak eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Abesbatzarekin
  • Haurtxo seaskan (J. Olaizola) Erkuden Ezeolaza mezo-sopranoa eta Korazonistas eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Abesbatzekin
  • Himne a la nuit (J. P. Rameau) Isabel Blazquez eta Korazonistas eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Abesbatzekin
  • Malaika (Tanzaniako gabon kanta herrikoia) Isabel Blazquez eta Korazonistas eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Abesbatzekin
  • Barcarfolle Offenbach Erkuden Ezeolaza mezo-sopranoa eta Itziar Maiz sopranoarekin
  • Agur Jesus Maria Jose (Altsasuko Gabon kanta E. Zelaiak moldatuta) Leire Ayestaran akordeoilariarekin
  • Hator hator (euskal kanta) Isabel Blazquez bakarlariarekin eta Leire Ayestaran akordeoilariarekin
  • Noche de Paz (F. X. Gruber eta Ar. F. M. Camas)
  • Festejo de Navidad