Mendia

Txelis Rubioren Annapurnako esperientzia gertutik

Guaixe 2019ko abe. 13a, 13:05

Annapurnako kanpamentu nagusian egindako trekking ibilbideen berri emango du altsasuarrak larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Mendigoizaleak taldeko egoitzan

Txelis Rubio Mendiluze mendizale altsasuarra apirilean egon zen Annapurnan, Annapurnako kanpamentu nagusian trekking ibilbideak egiten. “Estatuko hainbat mendizalerekin taldea osatuta zegoen. Madrildarrak, kataluniarrak, Granadakoak, Kantabriakoren bat ere… Guztira 12 pertsona. Eta gustura ibili ginen bertan” azaldu digu Txelisek. Bertan hartutako irudi ikusgarriak ikusi eta esperientziaren berri izateko aukera paregabea izanen da bihar, larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Mendigoizaleak Altsasuko Erkuden kaleko 8. zenbakian duen egoitzan.