Pilota

Txapeldunen ordua Iñigo Aritzan

Guaixe 2019ko abe. 13a, 13:11

Igandean Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira Altsasuko Burunda pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. 16:30ean benjaminen mailako finalerdi bat erabakiko da

Iñigo Aritza Ikastolako XXII. Pilota Txapelketa azken txanpara heldu da. Urriaren bukaeran hasi zen txapelketa, 47 neska-mutikok hartu dute parte eta igandean final handiak jokatuko dira Altsasuko Burunda pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. 

Ikastolan pilota sustatzeko lana aspalditik egiten da. Ikasleek pilota eskolak jasotzen dituzte, eta ikasitakoa praktikan jartzeko sortu zen Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa. 22 urte pasa dira ordutik, aurten 22. edizioa jokatzen ari baita. 

Orain arte jardunaldiak Iñigo Aritza ikastolako frontoian jokatzen ziren eta finalak Altsasuko Burunda pilotalekuan, baina aurten aldaketa egin da eta ikastola osatzen duten herri guztietan jokatu da txapelketa, Ziordian, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, “herri guztiek osatzen dugulako ikastola” antolatzaileek azaldu dutenez. Guztira 5 jardunaldi jokatu dira eta igandean, esan bezala, txapeldunak erabakiko dira, 17:00etan. Guztira 8 final jarriko dira jokoan, baina hasi baino lehen, benjamin mailako LH3 gelako emakumezkoen finalaurrekoa jokatuko dute Eider Gastesik eta Izaro Lanzak, 16:30ean. 

Bukaeran, parte-hartzaile guztiek gozokiak jasoko dituzte. 


Iñigo Aritza Ikastolako XXII. Pilota Txapelketako finalak
Abenduaren 15ean, igandean, 17:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Benjaminak:
LH3: 
Jurgi Reparaz – Izei Orabengoa
Naia Olaiz – Eider Gastesi edo Izaro Lanza
LH4:
Egoi Urtasun – Ekaitz Zufiaurre
Anitz Anda – Alaine Mendiari

Kimuak:
LH6: Asier Zubiria – Urko Lanza

Haurrak:
DBH1:

Aimar Igoa – Oier Carabias
Siets Goikoetxea – Iraide Vergara
DBH2:
Oier Mitxelena – Asier Astiz