Futbola

Erregionala: Altsasuk ezin izan zuen Zizurtik punturik ekarri

Guaixe 2019ko abe. 16a, 12:59

Erregional maila. 2. multzoa. 12. jardunaldia: Zizur 4 – Altsasu 3

Erregional mailan Zizurrek eta Altsasuk jokatutako partida ederra izan zen, lehiatua eta gol askokoa. Paretsu ibili ziren bi taldeak 25. minutuan Zizur aurreratu zenera arte. Hala ere, hurrengo minutuan berdintzea lortu zuen Imanolek, eta Mikelek bigarrena sartzea lortu zuen, Altsasu 1 eta 2 aurreratuz. Baina Zizurrek bina berdindu zuen eta berdinketarekin atsedenaldira joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian Altsasuk aurreratzea lortu zuen Imanolek sartutako golari esker, baina minutura hiruna berdindu zuen Zizurrek eta 78. minutuan laugarren gola egin zuen Zizurrek, garaipenarena. Garaipena eskuan izan eta gero, punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak Zizurtik. 

Universidad de Navarra da erregional mailako 2. multzoko liderra (28 puntu), Amaya taldeari puntu bat aterata (27 puntu). Altsasu 10.a da (10 puntu). Hurrengo jardunaldian Altsasuk bigarrena den Amaya taldea hartuko du Dantzalekun.