Futbola

Altsasuko neskek ezin izan zuen Mutilberarekin

Maider Betelu Ganboa 2019ko abe. 17a, 12:34

Emakumezkoen erregional maila. 15. jardunaldia: Altsasu 0 – Mutilbera 1

Azken jardunaldietan garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Emakumezkoen erregional mailan dabiltzan Altsasuko neskek, baina igandean sailkapenean bigarrena den Mutilbera taldea hartu zuten Dantzalekun eta gure neskek ezin izan zuten garaipena lortu. Hala ere, gauzak oso zail jarri zizkioten Mutilberari. 

Parez-pare aritu ziren bi taldeak, eta Altsasuk Mutilberaren erasoa ongi eutsi zuen, baina atsedenaldira joateko minutu baten faltan Estibaliz Esparzak Mutilberaren aldeko gola sartu zuen. Bigarren zatian altsasuarrak saiatu ziren, baina Mutilberak ongi erantzun zuen eta atea bikain defendatu zuen. Horrela, 0 eta 1 irabazi zuen Mutilberak eta hiru puntuak eraman zituzten. 

Sailkapenean Castejon taldeak jarraitzen du lider (40 puntu) eta Mutilbera da bigarrena (36 puntu). Eguberritako oporrak direla eta, Emakumezkoen erregional mailak atsedena hartuko du ilbeltzaren 11 eta 12ko asteburura arte, eta 31 punturekin sailkapenean laugarrena den Peña Sport taldearen kontra ariko da Altsasu, Tafallan.