Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko greba orokorra deitu du ilbeltzaren 30erako. Deialdiak “borroka guztiak batzeko” balioko dutela diote antolatzaileek: borroka sindikalak, pentsiodunenak edo feministenak besteak beste. “Borroka bera da, bizitza erdigunean jartzen duena”. Azken hamarkadetan azkartu den lan eta bizi baldintzen prekarizazioari mugak jarri nahi dizkiote. “Lan baldintza, pentsio eta bizitza duinak bermatuko dituen neurrien aldeko mobilizazio dinamika abiatuko dute”.