Musikak ez du memorian "iraungitze datarik"

Guaixe 2019ko abe. 20a, 13:16
Trasteandok 2018ko Eguberrietan egindako kontzertua. ANA VILCHES

Trasteando taldearen kontzertu solidario izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean bihar, larunbata, 19:30ean, eta Irurtzungo kultur etxean etzi, igandea, 19:00etan

Duela 14 urten sortu zen Altsasun Trasteando taldea. "Iniziatiba sozialeko"  musika taldea dela azaldu du Kruz Mari Martinez Larrea taldeko kideak: "Musikak dibertitu eta entretenitu ez ezik, jendea lagun dezake". Hortaz, urtero Eguberrietan egiten duten kontzertua kausa bati eskaintzen diote; kontzertu solidarioak dira. Aurtengo berezitasuna da 25 urte bete dituen Josefina Arregi klinikari eskainiko diotela. Gainera, disko berria ere kaleratuko dute kontzertuan. Ahazten ez diren abestiak da kontzertuaren eta diskoaren izenburua.

"Hemengo eta hango abestiak jotzen ditugu, lehenengoak eta oraingoak". Iortia kultur gunean kontzertua esakainiako dute bihar, larunbata, 19:30ean. Dagoeneko sarerak agortu dira. Hala ere, kontzertu solidarioaren bigarren pase bat eginen dute Irurtzungo kultur etxean etzi, abenduaren 22an, igandea, 19:00etan. Gainera, ilara zero bat ere martxan jarri dute, kontzertura joan ezin direnendako edo Josefina aregi klinikarendako laguntza eman nahi dutenendako.

Taldearen eta Josefina Arregi klinikaren arteko harremana aspalditik dator, "taldea sortu zenetik" gogoratu du Martinezek: "klinikara hasieratik joaten gara. Bi emanalditxo egiten ditugu urtean. Eta pazienteak oso gustura egoten dira". Klinikan egiten dituzten emanaldien errepertorioak aukeratzerakoan "haien bizitzen soinu bandaren musika" aukeratzen duetela azaldu du musikariak: "musika sentimenduetara eta bihotzetara iristen da. Esaten dutenaren arabera musika memeorian behin betiko gelditzen da, iraungitze datarik izango ez balu bezala". Trasteandok gertutik ikusten du musikaren ahalmena, izan ere, klinikan egiten dituzten emanaldietan erantzuna handia izaten da: "Gurekin abesten dute, tarareatzen dute, txalotzen dute...". Gehien bat ezagutzen dituzten abestiekin gertatzen dela esan du altsasuarrak.

Betiko abestiak
Trasteando taldeak bertsioak abesten ditu, gaztealniaz eta euskaraz, eta aurten ere ingelesarekin eta italiarrarekin animatu dira musikariak. Ahazten ez diren abestiak diskoa 18 abestik osatzen dute, eta haietako bederatzi asateburuan eginen dituzten kontzertuetan interpretatuko dituzte; esaterako, Manu Chaoren Clandestino abestia eta Xabier Leteren Ameriketara joan nintzen habanera eginen dute. Abestiak gaika bildu dituzte. Beste batzuk pu blikoarendako berriak izanen dira.

Kontzertuen helburua "egoerak normalizatu" dela esan du Martinezek. Hortaz, Josefina Arregi klinikako zenbait pazientek haiekin abestuko dute. Musika "laguntzeko" arma bezala erabitltzen du Trasteandok. Gainera, abestien estiloengatik "estimu handia" dion jendearengana iritsi dela esan du musikariak.