Antzerkia migrazioaren drama komunikatzeko

Guaixe 2020ko urt. 2a, 12:54
Blanca Fraile Medicos del Mundo GKEren kidea, Zapa Tarima Beltza taldeko kidea eta Bego Zestao Sakanako Man-eko teknikaria antzerkiaren aurkezpenean.

Tarima Beltza Altsasuko antzerki taldeak Medicos del Mundo Gobernuz Kanpoko Erakundearen 'A la deriva' antzezlana eginen du ilbeltzaren 11n, larunbata, 19:30ean. Migrazioari buruzko istoriekin sortutako kontakizun bat da

Sakanako Mankomunitatearen Anitzartean zerbitzuak antolatzen dituen ekimenetan "sentsibili- zazioak" toki handia hartzen du, Bego Zestao Anitzartean zerbi- tzuko teknikariak azaldu duenez. "Beti sakandarren elkarbizitza hobetze aldera". Izan ere, tekni- kariak azaldu duenez, "batzuetan ideiak nahasita ditugu eta au- rreiritzi asko izaten dira". Zerbitzuak urte asko daramatza sentsibilizazio kanpainak egiten, eta "beste modu bat" bilatu nahi izan du: "Antzerkia oso egokia da mezua beste modu batean emateko". Hortaz, Tarima Beltza antzerki taldeari A la deriva antzezlana egitea proposatu zien, eta taldeak antzezlana ilbeltza- ren 11n, larunbata, 19:30ean mustuko du Iortia kultur gunean. Antzerkiaren bidez, eta, gainera, "hemengo" talde bat izan- da jendearen "bihotzeraino" hobe iritsiko dela uste du Anitzartean zerbitzuko teknikariak. 

A la deriva antzezlana da Ta-rima Beltzak oholtzaren gaine- ra eramango duena. Juan Manuel Casero zuzendariaren lana da, baina eskubideak Medicos del Mundo Gobernuz Kanpoko Era- kundeari eman zizkion, haiek sentsibilizazio kanpainak egin zitzaten. Dagoeneko La puerta roja antzerki talde amateurrak Iruñean eta Iruñerrian antzeztu duela esan du Blanca Fraile Medicos del Mundu GKEren Nafarroako delegazioaren kideak: "Mugitzen garen pertsonak kan- paina egin dugu eta horren ba- rruan antzezlana sartu genuen". Izan ere, Frailek azaldu duenez, migrazioaren inguruko "infor- mazio asko dugu, albistegietan eta prentsan ikusten dugu", baina antzerkiak "alde afekti- boena" irekitzen duela esan du. "Antzezlana ikusi duen jendea oso hunkituta ateratzen da".

Beraz, emanaldiaren ondoren debateak egin ohi dituzte, eta Altsasun ere egon dadin saiatuko dira. Tarima Beltza antzerki taldearendako ez da erraza izan A la deriva prestatzea, Juan Manuel Herrero Zapak esan duenez. Hala ere, taldearendako "opari handi bat" izan dela esan du. "Migrazioaren drama kontatze- ko antzezlan bat prestatu behar genuela proposatu zigutenean, kosta zitzaigun". La puerta roja taldeari Sakanan emanaldia egiteko aukera eskaini zioten ere. "Baina ezin zuten, eta lanean jarri ziren". Ondoan, Juanan Oyarzun zuzendari laguntzailea izan dute. "Asko lagundu digu. Benetan, opari bat izan da". Izan ere, lehenengo aldia da Tarima Beltzak horrelako lan "drama- tikoa" egiten duela.

A la deriva migrazioaren inguruko hainbat istorioekin sortutako kontakizuna da. "Greziako teatro klasikoaren pieza batekin hasten da, eta jendea hor harrituta gelditzen da. Ho- rrela izango da ordu osoa?", esan du Frailek. Baina bat-batean eszena guztiz aldatzen da eta beste istorio bat kontatzen du, publikoa "zur eta lur" utziz: "Sentsibilitate asko biltzen ditu lanak, ez du bakarrik migratzai- leetan fokua jartzen, estatutik migratu behar izan zuen jen- deari buru hitz egiten du, he- mengo jendeak nola hartzen dituen iristen direnak, edozein tabernatan eman daitezkeen eztabaidak aipatzen dira...". Hainbat esketxekin osatzen den lan bat da, eta kontakizuna bil- tzen duen hari batek gidatzen du obra osoa.

Umorea 
Azken aldian mahai gainean jarri da umorearen mugak ez- tabaida. "Noraino sar daiteke komedia gai bat jorratzeko? Azkenean aldarrikapena badago, nik uste umorearen bidez ere landu daitekeela". Umorea eta komedia, beraz, hausnartzeko beste modu bat dela esan du Frailek.

Tarima Beltza komedia egite- ra ohituta dago, eta horregatik A la deriva antzezlana asko lan- du behar izan dute. Hala ere, ez dute La puerta rojaren "kopia" bat egingo: "Gure erregistroak eta esentzia mantenduko ditugu".