Altsasuko kintoek badituzte errege erreginak. Udaletxean egindako ekitaldian txanpon batek erabaki du aurrena neskak aukeratzea. Javier Ollo Martinez alkatea kartak banatzen hasi da eta aurreneko errege Aintzane Bengoetxea Garisoainen eskutan azaldu da. Hurrena, berriz, Izaro Agirre Povedarenean. Ondoren mutilen txanda izan da. Haien artean kartak banatzen hasi da ere alkatea eta erregeak agertarazi dituztenak Julen Barreiro Nieto eta Eneko Galartza Pozueta izan dira.