Etxeetan eta portaletan pintaketak

Guaixe 2020ko urt. 8a, 10:08
Auto batean agertutako pintaketa.

Foruzaingoak bi adin txikiko identifikatu ditu. 13 salaketa jaso ditu.

Urbasa eta Ezkurra kaleetako portaletako ateak, haietan aparkatuta zeuden ibilgailuak eta hiri altzarietan sprayekin pintaketak egin zituzten larunbat gauean, hogeiren bat. Lekukoek Foruzaingoari horretan bi gazte ari zirela jakinarazi zioten. Emandako deskribapenagatik foruzainek inguruan atzeman zituzten bi gazteak, hasieran ihes egiteko ahalegina egin bazuten ere. 14 urteko gazteak dira identifikatutakoak. Foruzainek gurasoei jakinarazi zieten gertatutakoa. Horren berri Adin gabeen Fiskaltzari jakinarazi diote, gazteei ustez kalte-delitua egitea leporatu diete. Foruzaingoak atzo kaltetuen salaketak jasotzen hasi zen. Momentuz 13 dira. Foruzaingotik pintaketak izan dituztenak salaketa jartzera deitu dituzte, guztiak atestatu bakarrean biltzeko. 


Bestalde, larunbat goizean, Altzania eta Erkuden kaleen arteko bidegurutzean auto batek su hartu zuen. Foruzaingoa bertaratu bazen ere, suhiltzaileek itzali behar izan zuten sua.