Txirrindularitza

Atzo izan ziren Regino Arellanoren aldeko hileta elizkizunak

Guaixe 2020ko urt. 9a, 10:00

Regino Arellano Sayas, Reynolds taldeko harreman publikoen arduraduna zenean, Laguia txirrindulariarekin eta zale batekin. Argazkia: Movistar Team.

Altsasuarra Reynolds txirrindulari taldeko harreman publikoen arduraduna izan zen 1980-1883 artean

Asteartean zendu zen Regino Arellano Sayas (1939), kirolari eta bereziki txirrindularitzari lotutako altsasuarra. Hain zuzen ere, Regino Arellano Reynolds txirrindularitza taldeko harreman publikoen arduraduna izan zen taldearen sorreran eta lehen urteetan, 1980 eta 1983 artean, eta ondoren beste taldeetan aritu zen lanean, Paterninan, esaterako. 
Movistar Team taldeak Arellanoren heriotzak sortutako saminaren berri eman zuen sare sozialetan. “Atzo utzi gintuen Regiono Arellanok, gure taldeko harreman publikoen arduraduna lehenengo urteetan, Reynolds taldean (1980-1983) eta adiskide mina. Besarkada bat bere familia guztiarendako, bereziki bere emazte Maite eta Maria eta Regino seme-alabendako. Beti arte” zioen Movistar Team-ek Twitterren. 

Atzo, asteazkenean, izan ziren haren aldeko hileta elizkizun jendetsuak Altsasuko elizan.