'Uholdeak: mahaira' erakusketa, arte garaikidea zabaltzeko

Guaixe 2020ko urt. 10a, 10:13
'Uholdeak: mahaira' erakusketak arte garaikidea zabalduko du Nafarroan. UTZITAKOA

Uharte arte garaikideko zentroak eta La Caixa fundazioak 'Uholdeak' arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programa antolatu du eta gaur Altsasun mustuko dute, 18:30ean, Iortia kultur gunean

Maria Ozcoidi erakusketaren komisarioak Uholdeak: mahaira mustuko du gaur, 18:30ean, Iortia kultur gunean. Bisita gidatua eginen du Ozcoidik. Erakusketa arte garaikidea zabaltzeko programaren barruan dago eta otsailaren 2ra arte izanen da Iortian. Programaren barruan hainbat ekimen antolatu dituzte, gaurko bisita gidatua kasu, eta Bazkolondoak hezkuntza programa jarri dute martxan: Leire Urbeltz artistaren tailerra izanen da ilbeltzaren 18an, 11:00etatik 14:00etara, Iortia kultur gunean, eta Maia Villotek arte eszenikoen zuzeneko ekintza eginen du zehazteko dagoen egunean.