Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboak 2019ko “Ezagutzaren Ekonomia” deialdiaren bidez zazpi proiektu berritzaile diruz lagunduko ditu. Horretarako, guztira 350.000 euro bideratuko ditu horretarako. Sektore aeroespazialean eta fabrikazio aurreratuan Tsipirentsi 2 proiektua aukeratu da. Hiru enpresek bat egin dute egitasmo hori aurrera eramateko: Elgoibarko Ideko S. Coop, Baionako EESC ESTIA Compositadour eta Altsasuko Aldakin Automation SL.
Hirurek zelula robotikoaren garapenean lan eginen dute, material konposatuen mekanizazio-eragiketak egiteko, eta mekanizazioan sortutako txirbilaren eta hautsaren %95 xurgatuko du gutxienez. Konpositea mekanizatzeko robot horren diseinua egitea ere sartzen da proiektuaren barruan. Baita osagaien fabrikazioa bera eta zelularen integrazioa eta baliozkotzea. Tsipirentsi 2 proiektuak 152.000 euroko aurrekontua du, eta sustatzaileek Euroeskualdetik 64.950 euro jasoko dituzte.
Euroeskualdea
Eurorregioak elkartutako hiru eskualdeen arteko lankidetza estrategikoak finantzatzen ditu, eragile ekonomikoei aukera emateko elkartu, osagarritasunak aurkitu eta ikerketa, berrikuntza, nazioartekotze eta Europako deialdiak prestatzeko proiektu bateratuak garatzeko. Hiru lurralde elkartuetako enpresen, fundazioen, unibertsitateen eta erakundeen lankidetza sustatzen da.
Estrategia eurorregionalak Akitania-Euskadi-Nafarroa perimetroan lankidetza garatzeko funtsezkoak ziren sei sektore ekonomiko identifikatzea ahalbidetu zuen: aeronautika eta fabrikazio aurreratua; osasuna/bioosasuna; nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria; eraikuntza jasangarria eta zura; energia berriztagarriak eta itsasoko eta itsasertzeko baliabideak.