Kintoak 2020

Kintoen buruzagiak aukeratzeko unetxoak

Guaixe 2020ko urt. 9a, 20:26

Astelehenean aukeratu zituzten kintoen buruzagi Aintzane Bengoetxea Garisoain, Izaro Agirre Poveda, Julen Barreiro Nieto eta Eneko Galartza Pozueta.

Altsasuko kintoek badituzte errege-erreginak. Udaletxean egindako ekitaldian txanpon batek erabaki du aurrena emakumezkoen buruzagiak aukeratzea. Javier Ollo Martinez alkatea bi karta-sortetako kartak nahasi eta haiek banatzen hasi zen. Aurreneko erregea ateratzeko buelta eta erdi eman zuen kartak banatzen. 3 minutu eta 5 segundura Aintzane Bengoetxea Garisoainen eskutan azaldu zen erregea. Hurrena, berriz, Izaro Agirre Povedarenean, alkateak kartak banatzen bi buelta eta erdi egin ondoren, 5:31ra. Ondoren gizonezkoen txanda izan zen. Haien artean kartak banatzen hasi zen ere alkatea eta bi buelta eta laurdenen ondoren, 3:12ra, erregea agertarazi zuen Julen Barreiro Nieto. Karta banaketako bigarren buelta despeditzear zegoela, 4:22ra, Eneko Galartza Pozuetak agertarazi zuen azken erregea. 

Kintoak asteartean izan zuten aurreneko hitzordua: 21:00etan, Burunda frontoian. Eta hala izanen da ilbeltzaren 31ra arteko astegun guztietan. Txetxo Jimenez, Aitziber Etxaiz Soria eta Maixabel Lopez de Uralde Muñoz irakasle dituztela zortzikoa, jota eta porrusalda dantzatzen ikasiko dute. Bestalde, kintoen artean elkar ezagutzeko eta taldea egiteko kafea hartzera elkartuko dira Santa Ageda aurreko larunbat gauetan. 

49 kintoak
Emakumezkoak (27)
Leire Nuncio
Victoria Maizs
Marina Arevalo
Saioa Sayas
Camila Dominguez
Julene Viudez
Iraia Chaparro
Nerea Cano
Tifaout Bayouk 
Amagoia Lopez
Ainara Casas
Nerea Arellano
Mallalen Arratibel
Rita Cordeia
Ariane Legarra
Irune Arratibel
Leire Zubikoa
Irati Begiristain
Intza Iturrioz
Maria Ijurko
Izarne Ibero
Eneritz Regil
Ainhoa Rubio
Amets Maiza 
Amagoia Gomez 
Aintzane Bengoetxea
Izaro Agirre 

Gizonezkoak (22)
Javier Diaz Zelaia
Luken Landa Jaka
Enaitz Larrion Sanz
Jon Puerta Larrondo
Iñaki Ijurko Gonzalez
Unai Santano Marquez
Ioritz Agirretxe Arozena
Eder Ruiz de Egino Cerezo
Alain Davila Lopez de Sabando
Oier Berastegi Fernandez de Garaialde Lazkano 
Alex Santano Alvaro
Alexander Ordoñez Rivas
Izadi Reparaz Garisoain
Joseba Uribe Rodriguez
Aitor Lopez Garzia
Endika Ziordia Fernandez
Jon Ormazabal Azkunaga
Txomin Rubio Bergara
Iker Mintegi Claver
Aimar Azpiroz Ereño
Julen Barreiro Nieto
Eneko Galartza Pozueta