Saskibaloia

Miranda de Ebron hasiko du urtea CBASK-ek

Guaixe 2020ko urt. 10a, 08:30

Autonomien Arteko 2. mailan CBASK-Jatormanek Cronos taldea izango du aurkari, igandean, Miranda de Ebron

Nafarroako eta Errioxako taldeak lehiatzen diren Autonomien Arteko 2. mailan, urte bukaeran 11. jardunaldia jokatu zen eta urtea galduz despeditu zuen CBASK-Jatormanek, Humiclimak 58 eta 69 irabazi baitzion talde altsasuarrari. Sailkapenean, Club Baloncesto Cenicero da liderra (21 puntu) eta CBASK-Jatorman 9.a da (14 puntu). Oporren ondoren bueltan da liga eta asteburuan 12. jardunaldia jokatuko da. CBASK-Jatorman taldea Miranda de Ebron ariko da igandean, 12:30ean, 13 punturekin sailkapenean 11. den Cronos Novadiet taldearen kontra. 

Nafarroako seniorren maila autonomikoa: CBASK-IFUELek galdu
Gizonezkoetan, Nafarroako Seniorren 1. Maila Autonomikoko 2. multzoan urtea ez zuen oso ongi despedidu CBASK-IFUEL talde altsasuarrak, Ega Perfil Oncineda liderrak 60 eta 32 irabazi baitzion. Sailkapenean Ega Perfil Oncinedak jarraitzen du lider (21puntu) eta CBASK-IFUEL seigarrena da (12 puntu). Larunbatean, 12. jardunaldian, CBSA El Navarrico izango du aurkari Altsasuko taldeak, 16:00etan, San Adrianen. 

Emakumezkoetan kadeteen 2. mailan CBASKen zazpigarren garaipena 
Emakumezkoetan, Nafarroako Kadeteen 2. mailako 5. multzoan 8. jardunaldia jokatu zen oporren aurretik eta Altsasuko CBASK taldeko neskek beste behin ere ikusgarri aritu ziren eta 49 eta 35 irabazi zioten Cantolagua A taldeari. Jokatutako 8 jardunaldiak irabazita, CBASK liderrak 16 puntu ditu eta larunbatean, goizeko 11:15ean, sailkapenean bosgarrena den Teresianas taldearen kontra ariko da Iruñean.