Futbola

Altsasuk Iruña B taldearen kontra ezin

Guaixe 2020ko urt. 13a, 15:37

Erregional maila. 14. jardunaldia. Iruña B 4 – Altsasu 0

Erregional mailan Taxoaren jokatu zuen Altsasuk Iruña B taldearen kontra. Hasieran Altsasuk hartu zuen baloiaren kontrola eta gogotsu ekin zioten partidari gorritxoek, baina gutxika Iruña nagusitu zen eta iruindarrek 35. minutuan lehen gola sartu zuten. Atsedenaldiaren ondoren bere horretan jarraitu zuen partidak eta Altsasuk aldaratutako baloia jaso eta gero bigarren gola sartu zuen Iruñak. Eta beste bitan bukatu zuen baloiak Altsasuren atean. Horrela, 4 eta 0 galduta eta burumakur itzuli ziren etxera altsasuarrak. 

Erregional mailako liderra Universidad de Navarra da (34 puntu), puntu batera Berriozar duela (33 puntu). Altsasu beheko postuetan dago, 11. postuan (10 puntu). Eta hain zuzen ere asteburuan Universidad de Navarra liderra hartuko dute altsasuarrek Dantzalekun, zaila aurreikusten den partidan.