Futbola

Altsasuk galdu baina lanak eman zizkion Peña Sporti

Guaixe 2020ko urt. 15a, 13:17

Emakumezkoen erregional maila. 16. jardunaldia: Peña Sport 2 – Altsasu 0

Emakumezkoen erregional mailan 16. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Igandean sailkapenaren goialdean dagoen Peña Sporten kontra aritu zen Altsasu Tafallan, eta nabaritu zen, Peña Sport koska bat gorago baitago. Hala ere, partida oso lehiatua izan zen eta altsasuarrek ez zizkieten gauzak batere erraztu Tafallako neskei, baina azkenean Peña Sporteko neskek lortu zuten garaipena, 2 eta 0. 

Emakumezkoen erregional mailako sailkapenean Castejon da liderra (43 puntu), Mutilbera bigarrena (39 puntu) eta Peña Sport hirugarrena (37 puntu). Altsasu 7. postuan dago, 24 punturekin. Asteburuan 17. jardunaldia dago jokoan eta Altsasuk 4 punturekin sailkapenean 16. postuan dagoen Lourdes hartuko duigandean, 16:15ean, Dantzaleku zelaian. Ea egoerari buelta eman eta garaipenaren bidean jartzen diren berriz altsasuarrak, primerako denboraldia burutzen ari baitira.