Txerri-hiltzea, elkartzeko aitzakia

Guaixe 2020ko urt. 17a, 13:23
Bihar hestekiak egiten ikasteko aukera izanen da.

Garai bateko txerri-hiltzea eta ondorengo lana ezagutzeko aukera izanen da La Encina elkartean larunbatean, 09:30etik aurrera

La Encina Extremadurako kultur elkarteak 14. urtez txerri hiltzearen ospakizuna antolatu du bere egoitzan. Egiteko handienak hasi baino lehen, bazkide batzuk argitu aurretik elkartean izanen dira, aurre prestaketa lanak egiten. Horiek eginda eta lan handiagoei heldu aurretik majo gosalduko dute. Horretarako, 09:30erako Extremadurako erara prestatutako otapurrak izanen dituzte. Horren ondoren hilik eramandako txerria zatituko dute. Gero bazkideak harekin hestekiak egiten hasiko dira eta haiek prestatzen goiza emanen dute. 

Baina, 11:00etan, etena eginen dute txerriaren zati batzuk zartaginetik pasatu eta gero dastatzeko. Txerri hiltzearen egunak bazkide eta bazkide ez direnak erakartzen ditu La Encinara, eta animazio handia izanen da goiz guztian. Haietako asko 14:30ean mahaira bazkaltzera eseriko dira: txitxirioak azarekin eta Extremadurako gozoek osatzen dute menua. Bihar eginen dituzten txorizoak, saltxitxoiak, odolkiak, pintxo morunoak, solomoa eta bestelako zatiak gorde eginen dituzte eta Guadalupeko Amaren omenezko erromerian edo kultur astean emanen dituzte dastatzeko.