Ospa herri mugimenduak “Euskal Herrian jasaten dugun militar- eta polizia-okupazioa” salatu, eta “okupazio horrek euskal langile klasearengan eragiten duen errepresioari aurre egiteko” antolatu du. Errepresioaren kontrako jardunaldiak aste honetarako, “mugitzen ez denak ez dituelako kateak sentitzen!” Ospa! herri mugimendutik, atzera ere, “errepresioaren aurrean kolektiboaren indarra” aldarrikatu du eta “errepresio indarrak alde egitea” eskatu du.
Egitaraua
Ilbeltzak 20, astelehena
- 19:00etan Asanblada irekia: 2020ko plangintza, Gure Etxea eraikinean.
Ilbeltzak 21, asteartea
- 19:00etan Fermin Ezkietaren liburu aurkezpena: Los fugados del fuerte de Ezkaba, Gure Etxea eraikinean.
Ilbeltzak 23, osteguna
- 19:00etan Mahai-ingurua: @erreharria, Boro eta Indar Gorri.
Ilbeltzak 24, ostirala
- 17:45ean Insurgenzia dokumentalaren aurkezpena, gaztetxean.
- 19:00etan Sakanako gazteak grebara! manifestazioa, plazatik abiatuta. Sakanako gazte asanbladak.
- 20:30ean Isunen kontrako pintxo-poteoa, gaztetxean.
- 22:00etan Errepresioaren kontrako afaria, gaztetxean.
- 23:00etan Bakarlaria. Liberando el corazon eta Estre Rapautorea, gaztetxean.
Ilbeltzak 25, larunbata
- 13:00etan Prentsaurrekoa. Ospa!-k jasotako erasoari erantzuteko. Historia-memoriari eskainitako oroigarrian, udaletxe parean.