Saskibaloia

CBASK-ek 3 tantorengatik galdu zuen liderraren kontra

Guaixe 2020ko urt. 23a, 17:08
Gizonezkoen Autonomien Arteko 2. mailako CBASK-Jatorman taldea.

Autonomien Arteko 2. mailan CBASK-Jatormanek ongi jokatu zuen Club Baloncesto Cenicero liderraren kontra, baina 60 eta 63 galdu zuen

Nafarroako eta Errioxako taldeak lehiatzen diren Gizonezkoen Autonomien Arteko 2. mailan, 13. jardunaldia jokatu zen asteburuan. CBASK-Jatormanek Club Baloncesto Cenicero liderra hartu zuen Zelandin, eta partida oso ona jokatu zuten bi taldeek, paretsu ibili baitziren. Tamalez, 3 punturen aldeko diferentziagatik galdu zuen CBASK-Jatormanek, 60 eta 63. Sailkapenean, Club Baloncesto Cenicero da liderra (235 puntu) eta CBASK-Jatorman 10. postura jaitsi da (16 puntu). Larunbatean 14. jardunaldia du jokoan CBASK-Jatorman taldeak eta atzera ere etxean ariko da, Zelandin, sailkapenean 6.a den Errioxako CB Sanignacio taldearen kontra, 18:00etan. 

Nafarroako seniorren maila autonomikoa: CBASK-IFUELek irabazi
Gizonezkoetan, Nafarroako Seniorren 1. Maila Autonomikoko 2. multzoan azkenaldiko bolada txarra atzean utzi eta garaipen garrantzitsua lortu zuen CBASK-IFUEL taldeak, Valle de Eguesi 60 eta 52 irabazi baitzion. Sailkapenean Ega Perfil Oncinedak jarraitzen du lider (25 puntu) eta CBASK-IFUEL taldeak postu bat egin du gora eta 6. da (16 puntu). Larunbatean, 14. jardunaldia du jokoan talde altsasuarrak eta sailkapenean 7.a den eta arerio zuzena duen Escaleras Aguerriren kontra jokatuko du, 18:30ean, Tafallan. 

Emakumezkoetan kadeteen 2. mailan CBASKen 9. garaipena jarraian 
Emakumezkoetan, Nafarroako Kadeteen 2. mailako 5. multzoan 10. jardunaldia jokatu zen eta Altsasuko CBASK taldeko neskek bere maila ikusgarriari heldu zioten beste behin. Navarro Villoslada B taldea hartu zuten Altsasuko neskek eta partida ederra egin zuten. Azkenean 46 eta 24 gailendu ziren. Horrela, jokatutako 10 jardunaldiak irabazita, CBASK-ek jarraitzen du txapelketako lider sendoa (20 puntu).