Ilbeltzaren 18an Aragoiko Taekwondo Federazioak antolatutako Aragoiko Taekwondo Open Txapelketa jokatu zen. Bertan 170 taekwondolari baino gehiago lehiatu ziren, tartean Altsasuko Bargagain Taekwondo eskolako 8 taekwondolari: Hugo, Huda, Joseba, Danel, Zoe, Rania, Leire eta Aiala. Guztiek lan bikaina egin zuten, eta 5 domina ekarri zituzten. Hugo Rodriguezek urrezko domina lortu zuen, Hudak eta Josebak zilarrezkoa, eta Danelek eta Zoek brontzezkoa. Bargagain eskolan egindako lanak bere fruituak ematen jarraitzen du.