Futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuen jardunaldia Dantzalekun

Guaixe 2020ko urt. 24a, 09:01

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 9. jardunaldia hartuko du Dantzalekuk

Sakanako Futbol Topaketetan kimuen 9. jardunaldia jokatuko da igandean, ilbeltzaren 26an, Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian, goizeko 10:00etatik aurrera. Benjaminek atseden hartuko dute eta otsailaren 2an izango dute hurrengo jardunaldia, Betelun.

Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 9. jardunaldia Dantzalekun
10:00 Lagun Artea 09 / Etxarri-Danbolintxulo
10:00 Sutegi / Altsasu A
11:00 Etxarri-Hartzabal / Altsasu B
11:00 Etxarri-Epele / Altsasu C
Atseden: Lagun Artea 08