Arte eszeniko garaikidearen erakustaldia gaur Iortian

Erkuden Ruiz Barroso 2020ko urt. 24a, 10:45
Leire Urbeltz ilustratzaileak tailerra egin zuen larunbatean programaren barruan. IORTIA

'Uholdeak, mahaira' programaren azken ekimena izanen da guar, 19:30ean, Maia Villoten esku

Arte garaikidea Nafarroatik zabaltzeko eta sustatzeko helburuarekin antolatu du Uharte Zentroak Uholdeak, mahaira programa. Artista garaikide nafarren artelanen erakusketa ez ezik, programaren barruan hainbat jarduera gehiago uztartzen dira, arte garaikidearen begirada osoa eskaintzeko. Maria Ozcoidi erakusketaren komisarioak azaldu duenez, erakusketa bagtean lanak ikusten dira, baina hor geratzen da. Hortaz, Uholdeak, mahaira programa honekin "zerbait" gehiago egin behar zuten.

Programaren hirugarren gelditokia izan da Altsasu, eta Uholdeak, mahaira, Amaia Molinet, Fermin Jimenez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermin Diez de Ulzurrun artisten erakusketa mustu zuten Iortia kultur gunean. Otsailaren 2ra arte irekita egongo da. Programaren barruan, komisarioak bisita gidatua egin zuen, aurreko larunbatean Leire Urbeltz ilustratzailren ikastora izan zen, eta, Altsasurako programaren egitarauarekin bukatzeko, Maia Villoten Natura morta arte eszenikoen erakustaldia izanen da gaur, 19:30ean, Iortia kultur gunean.