Lesio delituagatik atxilotuta

Guaixe 2020ko urt. 27a, 11:38
Hiru foruzain Altsasun.

Gertakariak taberna batean izandako eztabaidaren ondoren izan ziren errege gauean.

Ilbeltzaren 6ko goizean altsasuar asko jabetu ziren liskarren bat izan zela tabernaren batean. Espaloian odol arrasto bat ikusten zen, ziurrenik osasun etxerantz jotzen zuena. Foruzaingoak jakinarazi duenez, berriki Altsasuko gizonezko bat atxilotu dute lesio delitua egotzita. Atxilotutakoa Iruñeko polizia etxera eraman zuten atestatuarekin lotutako egitekoak burutzeko. Foru poliziak azaldu duenez, taberna batean izandako eztabaida eta borroka baten ondoren, salaketa bat jaso zuten. Salatzaileak aurpegian lesio larriak izan zituen eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Han operatu egin zuten. Zenbait egun geroago atxilotuko gizonezkoak beste salaketa jarri zuen, salatzaileari mehatxu delitua egotzita.