Saskibaloia

Naiara Diezen Lointek Gernikak EuroCupeko final hamaseirenetako itzulerako partida jokatuko du gaur

Guaixe 2020ko urt. 29a, 12:36

Hungarian jokatuko da itzuliko partida. Euskaldunek 18 puntuko errenta dute baina partida oso zaila aurreikusten dute

Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarraren taldeak, Lointek Gernika Bizkaiak, historia egiten jarraitu nahi du. Kapitain altsasuarraren taldea EuroCupeko final hamaseirenetarako sailkatu zen historian lehenengoz, eta txapelketa horretarako final zortzirenetara sailkatzea da hurrengo erronka. 

Bide onean daude euskaldunak, aurreko asteazkenean Gernikako Maloste pabilioian jokatutako final hamaseirenetako joaneko partidan nagusitasun handiz gailendu baitziren gernikarrak KSC Szekszard talde hungariarraren kontra, 91 eta 73. Gaur, asteazkenean, itzuliko partida jokatuko da Hungarian. 18 puntuko errenta eramatea garrantzitsua da euskaldunendako, Hungariako taldea etxean hazi egingo delako, baina gaurkoa partida zaila eta gogorra aurreikusten da, eta bizkaitarrek Hungariako giro beroa ez baitute alde izanen.