Altsasuko manifestazioa arazorik gabe igaro da. Bukaeran, BM supermerkatua zabalik zegoen eta hainbat grebalari sartu dira; saltokia itxi dute. Sindikatuetako arduradunek Iruñean 12:00etan egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. Manifestazioaren ondoren, Iruñetik bueltan, "barraskilo operazioa" egingo dute; Decathlonen 14:15ean gelditu dira itzulera hasteko. Arratsaldean, 18:00etan, Altsasuko suhiltzaileen parean, BM supermerkatuaren aparkalekuan, hasiko da eskualdeko manfestazioa.