Futbola

Altsasuk ezin izan zuen erremontatu

Guaixe 2020ko ots. 3a, 13:54

Gizonezkoen erregionala. 17. jardunaldia: Berriozar 4 – Altsasu 2

Gizonezkoen erregional mailan Berriozarren kontra aritu zen Altsasu. Berriozarrek dominatu zuen partida hasieratik. Lehen 10 minututarako 2 eta 0 aurreratu ziren Berriozarkoak. Partidak bere horretan jarraitu zuen eta 2. zatian hirugarren gola sartu zuen Berriozarrek. Hala ere, Altsasuk ez zuen etsi, eta 64. minutuan altsasuarren aldeko gola sartu zuen Imanolek. Berriozarrek ez zuen arriskatu nahi izan, eta laugarren gola sartu zuten jarraian. Altsasuarrek jo eta ke jarraitu zuten lanean eta Davidek gorritxoen aldeko bigarren gola sartu zuen. Tamalez, partidak ez zuen gehiagorako eman eta altsasuarren erremontada erdizka geratu zen. 

Gizonezkoen erregional mailako liderra Universidad de Navarra da (43 puntu). Altsasu 11. postuan dago (13 puntu). Asteburuan Altsasuk sailkapenean 8. postuan dagoen Gazte Berriak taldea hartuko du.