Jon Busto altsasuarraren Gorri argazkiak Altsasuko inauterien irudia aukeratzeko herri bozketaren % 33 lortu du, bigarren bozkatuena Barañaingo Maria Angeles Albarranen Fuerza argazkia izan da, bozken % 28arekin; hirugarren lekuan Mañeruko Ivan Rodriguezen Sangre y fuego irudia geratu da, botuen % 26arekin, eta, azkenik, bozken % 13arekin, orain arte inauteriak irudikatu duen Momotxorro-a gelditu da.