Futbola

Altsasu 6. postura igo da

Guaixe 2020ko ots. 4a, 11:00

Emakumezkoen erregionala. 19. jardunaldia: Baztan 2 – Altsasu 4

Emakumezkoen erregional mailan 19. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko neskek Elizondon jokatu zuten Baztan taldearen kontra eta errezitaldi bikaina eman zuten. Partida hasi eta berehala Eider Vicentek Altsasu aurreratu zuen, eta atsedenaldia baino lehen bigarren gola sartu zuten gorritxoek, Ainhoa Agirrek egindakoa. Atsedenaldiaren ondoren Altsasuk agintzen jarraitu zuen eta atzera ere Eider Vicentek eta Ainhoa Agirrek sartutako golei esker, 0 eta 4 aurreratu ziren altsasuarrak. Hala ere, Baztanek ez zuen etsi, baina berandu iritsi zen baztandarren erantzuna. Azken bi minuetan Nerea Salaburuk eta Maialen Jaurenak gol bana sartu zuten, eta azkenean 2 eta 4 irabazi zuen Altsasuk. Garaipenaren xendan jarraitzen dute gure neskek, eta sailkapenean gora egin dute. 

Castejon taldeak jarraitzen du Emakumezkoen Erregional mailako lider (50 puntu) eta Altsasu seigarren postura igo da (33 puntu). Asteburu honetan atseden jardunaldia du Altsasuk, Santa Ageda ospakizunetarako primeran etorriko zaiona.