"Jazarpenak" salatzeko elkarretaratzea eginen du Altsasuko talde feministak

Guaixe 2020ko ots. 5a, 10:56

2016ko Santa Ageda ospakizunetan gertatuko eraso sexistaren ondoren, talde feministak jakinarazi du "herriko emakume batek eta bere senide zein lagunek" denbora luzez "jazarpena" jasan dutela. Hura salatzeko kontzentrazioa eginen dute bihar, osteguna, 20:00etan, Foru plazan

Altsasuko talde feministak elkarretaratzea deitu du bihar, osteguna, otsailaren 6, 20:00etan, Foru plazan. 2016an gertatutako eraso sexistaren ondoren "herriko emakume batek eta bere senide eta lagunek jasaten duten jazarpena salatzeko" deitu dute kontzentrazioa. "4 urte beranduago, guk sinisten dizugu. Erasorik ez erantzunik gabe!", leloarekin amaitzen da talde feministak zabaldu duen bezua.