Kintoak 2020

Altsasuko kintoak jaun-andre eta jabe

Guaixe 2020ko ots. 5a, 11:52

Santa Ageda eguna da gaur, otsailak 5, Altsasuko kintoen egun handia. Goiz goizetik dirua eskatzen aritu dira. Kintoen buruzagiek herriko makila hartu dute, bost eguneko ospakizunei hasiera emanez. Kintoek apaindutako opilak jasoko dituzte, ondoren saltzeko.