Kintoak 2020

Altsasuko kintoek 21.000 euro jaso dituzte

Guaixe 2020ko ots. 7a, 09:14

2020ko kintoak dirua zenbatzen. UTZITAKOA

Santa Ageda egunean, asteazkenean, kaletik herritarrei dirua eske eta opilak saltzen aritu ziren Altsasuko 49 kintoak, eta atzo txanponak zenbatzeko hitzordua zuten.

2002an jaiotako kintak 21.000 euro jaso dituzte, bost eguneko ospakizunei aurre egiteko adina diru. 2019ko kintoek 20.994 euro eskuratu zituzten.


Altsasuk kintoak 2020 dirua zenbatzen. UTZITAKOA


Altsasuko kintoak 2020 dirua zenbatzen. UTZITAKOA

Hona hemen urtez urte Altsasuko kintoek jasotako diruaren datuak:

Urtea Kinto kopurua Jasotako dirua  
    Pezetak
2020 49 neska-mutil 21.196  
2019 53 neska-mutil 20.994  
2018 79 neska-mutil 21.918  
2017 66 neska-mutil 18.453  
2016 59 neska-mutil 16.000  
2015 60 neska-mutil 16.000  
2014 44 neska mutil 13.904  
2013 44 neska-mutil (6) 12.945  
2012 37 neska / 27 mutil 15.897  
2011 23 neska / 21 mutil 15.388  
2010 23 neska / 22 mutil 14.097  
2009 29 neska / 32 mutil 14.459  
2008 44 neska / 29 mutil (5) 16.464  
2007 24 neska / 29 mutil 17.393  
2006 35 neska / 30 mutil 13.890  
2005 35 neska / 30 mutil (4) 16.271  
2004 20 neska / 37 mutil 16.351  
2003 39 neska / 42 mutil 17.000  
2002 28 neska / 36 mutil 13.112  
2001 43 neska / 40 mutil (3) 15.578 2.592.000
2000 45 neska / 32 mutil (2) 15.626 2.600.000
1996 XX neska-mutil 12.938 2.152.756
1995 XX neska-mutil 10.960 1.823.661
1994 58 mutil / 60 bat neska 13.570 2.257.898
1993 XX neska-mutil 10.257 1.706.696
1992 48 mutil / 46 neska 7.789 1.295.982
1991 35 mutil / 35 neska (1) 5.450 906.831
1990 53 mutil (neskek ez zuten eskatu) 5.655 941.009
1989 50 mutil 5.772 960.486
1988 40 mutil 4.377 718.797
1987 60 mutil 4.698 781.797
1986 XX mutil 4.201 699.110
1985 XX mutil 3.623 605.205
1984 XX mutil 3.087 515.561
1983 XX mutil 2.704 450.000
1979 53 mutil 2.374 395.000

(1) Neska batzuek aurrenekoz opilak saldu eta dirua eskatu zuten.
(2) Aurrenekoz erregina bat aukeratu zen.
(3) Bi erregina aukeratu ziren estreinakoz.
(4) Bi neskek aurrenekoz zortzikoa dantzatu zuten.
(5) Neska ia denek dantzatu zuten zortzikoa.
(6) Neska-mutilek elkarrekin eskatu zuten. Ordura arte neskek Santa Ageda bezperan eskatzen zuten eta mutilek Santa Ageda egunean.