Oreka TX taldearen dantzariak

Guaixe 2020ko ots. 7a, 12:53

Oreka TX taldeak 'Koklea' diskoa aurkeztu zuen aurreko larunbatean Iortia kultur gunean eta ikuskizunean Sakanako dantzariek parte hartu zuten

Etorkizuna Dantza Taldeko eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako 14 bat dantzariek Oreka TX taldearekin aritu ziren larunbatean taldeak egin zuen ikuskizunean. Koklea diskoaren aurkezpena biran geldialdia egin zuen Oreka TX-ek Altsasun. Dantza taldeak azaroan Altsasukoak Aske plataformak antolatutako Aske kontzertuan aritu ziren Oreka TX-ekin. "Oso esperientzia polita" izan zela esan dute Iñaki Agirre eta Irantzu Gonzalez dantza irakasleek. Musika taldeari ere esperientzia asko gustatu zitzaion eta Altsasun ikuskizuna egingo zutenez, parte hartzeko aukera eskaini zien. "Oso ongi portatu ziren gurekin, oso jatorrak dira".