Futbola

Altsasuk seigarren postuari eusten dio

Guaixe 2020ko ots. 11a, 10:45

Emakumezkoen erregional maila. 20. jardunaldia. Altsasuk atseden jardunaldia zuen

Emakumezkoen erregional mailan 20. jardunaldia jokatu da asteburuan. Altsasuk atseden jardunaldia zuen, baina hala ere sailkapeneko seigarren postuari heldu diote altsasuarrek. Castejon da liderra, 53 punturekin, eta Altsasu seigarrena da, 33 punturekin. Hurrengo jardunaldian Altsasuk sailkapenean 15. postuan dagoen Beti Kozkor du aurkari, Lekunberrin oraindik zehaztu ez den ordutegian jokatuko den partidan.