Tren geltokiko txarteldegia martxoaren 31era arte izanen da zabalik

Guaixe 2020ko ots. 17a, 09:55
Altsasuko tren geltokiko txarteldegia ez ixteko eskatzen. UTZITAKOA

Gaur egun astegunetan zabalik egoten da eta asteburuetan itxita. Txarteldegian 2 langile aritzen dira lanean, trenen zirkulazioaz 8 arduratzen dira eta beste 28 trenbide azpiegiturez, 38 langile guztira.

Gauzak aldatzen ez badira, martxoaren 31n, asteartez, Altsasuko tren geltokiko txarteldegia itxi eginen da. Apiriletik aurrera tren geltokira joaten direnak makinetan atera beharko dute bidaia-txartela. Bestela, aurretik Irurtzungo edo Altsasuko Correos bulegoetatik edo bidaia agentziaren batetik pasa, www.renfe.com web orrira jo, 912 320 320 telefonora hots egin edo Renfe Ticket mugikorrendako aplikazioa erabil beharko dute. Hala jakinarazi digute tren zirkulazioaz arduratzen diren bi langilek: “guk jende guztiak dakien gauza bera dakigu, txarteldegia martxoaren 31ra arte zabalik izanen dela”. 

Renfek urtearen hasierarekin batera itxi zuen txarteldegia. Horretarako, argudiatu zuen egunero bataz beste ehun bidaiari baino gutxiago eta urtean 250.000 euro baino fakturazio txikiagoa zuela. Espainiako Gobernuko presidentea izendatzeko negoziazioetan PSOEk eta Teruel Existek akordioa lortu zuten 142 txarteldegiren itxiera eteteko.  

Ibarra egituratzen ez duen trena 
Sakana punta batetik bestera zeharkatzen du trenbideak. Joan den mendeko 80ko hamarkadan herri guztietako geltokietan eta geralekuetan gelditzen ziren trenak, egurrezko aulkiak eta konpartimentuak zituzten bagoiak eramaten zituenak. Pitteka geralekuak eta geltokiak ixten joan ziren (Bakaikuren kasuan bota ere). Gaur egun Izurdiaga, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Altsasuko tren geltokiak daude. 

Iruñea eta Gasteiz, norabide bakoitzean, egunero hirutan egiten dute trenek. Baina trenak ez dira Izurdiagan gelditzen, ez bada tren batek bestea aurreratzeko maniobra egiteko. Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Altsasuko geralekuak dira gelditzeko toki bakarrak. 6 tren egunero, bost igandeetan. Altsasuko tren geltokia joan den mende hasieran gaur egungo aireportu baten parekoa zen. Iruñeko politikoak hara joan behar izaten zuten Donostiarako bidean zihoazen Madrilgo agintariekin biltzeko. Bidaiari eta merkantzia garraio handia zegoen. Bertako ostatuan makina bat ezkontza-oturuntza egin ziren. Joandako garaiak dira horiek, gaur egun Irun eta Gasteiz lotzen dituzten trenez aparte, Bartzelonara eta Galiziara joaten direnak besterik ez dira gelditzen. 6 egunean. 

 

Sakanako tren zerbitzuak
Iruñerako norabidean
Gasteiz Altsasu Etxarri Aranatz Uharte Arakil Iruña
09:52 10:25 10:31 10:37 10:57
15:30 16:01 16:07 16:12 16:37
19:00                         19:31 19:52 igandetan                     19:37 19:58 igandetan                    19:53 20:04 igandetan                     20:13 20:25 igandetan
Gasteizko norabidean
Iruña Uharte Arakil Etxarri Aranatz Altsasu Gasteiz
08:37 / igandea ez 09:07 / igandea ez 09:12 / igandea ez 09:18 / igandea ez 09:50 / igandea ez
16:42 17:02 17:12 17:18 17:51
                   19:58 20:05 igandetan                  20:23 20:35 igandetan                   20:28 20:40 igandetan                   20:34 20:46 igandetan                 21:07 21:17 igandetan
Txartelak trenean eskuratu daitezke.

 

Sakanako tren zerbitzuak
Iruñerako norabidean
Altsasu Etxarri Aranatz Uharte Arakil Iruña
10:25 10:31 10:37 10:57
16:01 16:07 16:12 16:37

     19:31          19:52 igandetan

             19:37                 19:58 igandetan

19:53 
20:04 igandetan

               20:13  20:25 igandetan
Gasteizko norabidean
Uharte Arakil Etxarri Aranatz Altsasu Gasteiz
09:07 / igande ez 09:12 / igande ez 09:18 / igande ez 09:50 / igande ez
17:02 17:12 17:18 17:51
                  20:23 20:35 igandean                 20:28 20:40 igandean                    20:34 20:46 igandean                 21:07 21:17 igandean
Txartelak trenean eskuratu daitezke.

 

Altsasuko tren geltokiko ordutegiak
Irunerako norabidean
Tren mota Altsasun Donostian Irunen
Ibilbide ertaina 09:26 10:48 11:43
Ibilbide luzea 11:50 13:03 14:13
Ibilbide ertaina 15:11 16:34 17:15
Ibilbide ertaina                      18:29 18:48 larunbatak 20:11 21:13
Ibilbide luzea 19:34 20:49 21:21
Ibilbide luzea 19:53 21:10 22:11
Gasteizko norabidean  
Tren mota Altsasun Gasteizen Helmuga
Ibilbide ertaina 07:36 / igandetan ez 08:08  
Ibilbide luzea 10:46 11:07 20:33 A Coruña
Ibilbide ertaina 12:37 13:05 19:00 Madril
Ibilbide ertaina 15:27 15:55 22:01 Madril
Ibilbide ertaina                   21:16 22:00 larunbatak 21:45 22:15 Miranda
Ibilbideko luzeko txartelak ez daude txarteldegian salgai.

 

Erlazionatuak