Futbola

Altsasuren gol festa

Guaixe 2020ko ots. 17a, 13:55

Gizonezkoen erregionala. 19. jardunaldia. Doneztebe 1 – Altsasu 5

Gizonezkoen erregional mailako 19. jardunaldian gol festa ederra ospatu zuen Altsasuk, Doneztebe taldeari 1 eta 5 irabazi eta gero. Egia esan, Doneztebe ez zen oso fin ibili eta akats nabarmenak egin zituen hasieratik. 20. minuturako Letonak eta Lobok sartutako golei esker 0 eta 2 aurreratu ziren altsasuarrak. Bigarren zatian Altsasuk primeran jarraitu zuen eta partida lotu zuen, Lobok eta Claverrek sartutako golekin. Doneztebek gol bat sartu zuen, baina Garasak azken uneetan kontrako atean asmatu eta, azkenean 1 eta 5 irabazi zuen Altsasuk, merezitako garaipena. 

Gizonezkoen erregional mailako liderra Universidad de Navarra taldea da (49 puntu). Garaipenari esker Altsasuk gora egin du eta 9. postura igo da (19 puntu). Asteburuan 18 punturekin sailkapenean 11. postuan dagoen Liceo Monjardin taldea hartuko du Altsasuk, arerio zuzena. Eta etxean jokatzeak lagundu eta garaipenaren bidean jarraitzen duten altsasuarrek.