Altsasuko arte erakundeendako diru-laguntza

Guaixe 2020ko ots. 19a, 12:23
Haize Berriak banda entsegu batean, Iortia kultur gunean.

20.000 euroko diru-laguntza dago, eta erakundeek igandera arte, hilaren 23ra arte, dute proposamen aurkezteko epea

Altsasuko arte erakundeak eta elkarteak sustatzeko diru-laguntzen deialdia aurkeztu du Altsasuko Udalak. 20.000 euroko diru-laguntza da eta eskaerak egiteko epea otsailaren 23an amaitzen da, igandean. Deialdiaren oinarriek diotenez, diru-laguntzak herrian egitarau egonkor bat garatzen dutenen erakundeei bideratuta dago, eta laguntzen zenbatekoa ezin izango da erakundearen % 80a baino gehiagokoa izan. Hortaz, erakundearen egoitza Altsasun egon behar du eta irabazirik gabeko elkarteak izan behar dira.

Udalak 2019ko deialdiaren ebazpena likidatu zuen, eta Kultur Zerbitzuak aldeko txostena berretsi ondoren,  Haiza Berriak Bandarendako 17.240 euroko diru-laguntza esleitu zuen.