Altsasuko Udalak Atabo Altsasu SL enpresa publikoaren bidez Burunda frontoiko taberna kudeatzeko deialdia egin du. Proposamenak martxoaren 11ra arte aurkeztu daitezke. Udalak jasotako proposamenik onuragarrienari emanen dio frontoiko tabernaren kudeaketa. Hartzaileek, hori bai, tabernaz aparte Burunda pilotalekuaren mantentzeaz eta garbiketaz arduratu beharko dute. Kontratua urte baterako da, urtero luzatu daitekeena gehienez beste lau urte bete arte.