Futbola

Altsasuk bina berdindu zuen Liceo Monjardinekin

Guaixe 2020ko ots. 24a, 13:00

Datorren asteburuan jokatu beharreko partida aurreratu zuen Altsasuk

Asteburu honetan ez zegoen liga jardunaldirik, baina hurrengo asteburuan jokatu beharreko partida aurreratzea erabaki zuen Altsasuk. Talde gorriak Liceo Monjardin hartu zuen Dantzalekun eta gauzak ez ziren ongi hasi sakandarrendako, lehen ordu laurdenean bi gol sartu zituelako Liceo Monjardinek. 25. minutuan Patxik Altsasuren lehen gola sartu zuen eta partidan sartu zen Altsasu. Bigarren zatian partidari buelta ematen saiatu zen Altsasu eta azken minutuan Kennethek binakako berdinketaren gola sartu zuen. Horrela, bina berdindu zuen Altsasuk. 

Gizonezkoen erregional mailako 2. multzoan Universidad de Navarra da lider (49 puntu). Altsasu 9. postuan dago, 20 punturekin.