Ihoteak-Inauteriak 2020

Txikiek zabaldu dute ihote egutegia

Guaixe 2020ko ots. 24a, 17:43

Txikien inauteriarekin zabaldu zen altsasuarrek ihote-egutegia, bihar eta larunbatean segida izanen duena. Haurrak mozorrotuta euren eguneaz gozatu zuten.

Egitaraua
Otsailak 25, asteartea. Herri-inauteria 
12:30ean Puska-biltzea, Alde Zaharrean. 
14:30ean Herri bazkaria, Burunda pilotalekuan. 
16:30ean Momotxorro txikien elkarretaratzea eta txokolate-jana. Zumalakarregi plaza.
17:00etan Momotxorro txikien irteera, musika eskolako talde batek eta Txorongo txarangak lagunduta. Zumalakarregi plaza.
17:30ean Auzatea. Gure Etxea.
18:00ean Inauteri txikiaren etorrera, ondoren momonsuzkoa. Foru plaza.
18:30ean Kalejira. Foru plazatik Zelandi eskolara. 
 Torrada dastatzea. Altsasuko gastronomi-elkarteen laguntzarekin. Gure Etxea.
18:45ean Odolaren erritoa eta herri-inauteriaren elkarretaratzea. Zelandi eskolan.  
19:00etatik 21:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin. Foru plaza.
19:30ean Herri inauteriaren irteera. Txorongo txaranga, Zangitu fanfarrea, 
ltsasuko txistulari eta gaiteroak eta Xapiru trikitixa eskola lagundua. Zelandi esdkolatik. 
19:45ean Ezkontza. San Juan plaza.
20:00ean Akelarrea, Dantzarima dantza konpainiarekin. Iortia zabalgunea.
21:00etan Inauteri-segizioaren iristea, ezkila jotzea, dantzaldia eta mozorroak kentzea. Foru plaza.
22:00etatik 24:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin. Foru plaza.

Otsailak 29, larunbata. Hiri-inauteria.
11:00etan Haize Berriak bandarekin kalejira.
12:00etan Zangituko estropadak. Zubeztia kalea.
13:00etan Zangituko bandera ematea eta musika poteoa. Alde Zaharra. 
17:00etan Mozorrocall. Intxostiapunta.
18:00etan Inauteri-segizioaren jaitsiera, Txorongo txarangak lagunduta. Intxostiapuntatik Foru plazara. 
20:00etatik 22:00etara Abiba diskofesta. Foru plaza.
22:00etatik 01:00etara Gazte afaria, kuadrilla desfilea, jolasak eta festa. Intxostiapunta.
24:00etatik 03:00etara Abiba diskofesta. Foru plaza.