Saskibaloia

Naiara Diezen Gernika Lointekek erronka zaila du, baina EuroCupari eutsi nahi dio

Guaixe 2020ko ots. 26a, 10:10

Gaur 10 punturen aldearekin irabazi beharko du saskibaloi altsasuarraren taldeak EuroCupean aurrera egiteko

Lointek Gernika Bizkaiak erronka zaila du gaur Valentzian. EuroCupeko final zortzirenetako itzuliko partida jokatuko du gaur Valencia Basket taldearen kontra, eta 10 punturen aldearekin irabazi beharko dute bizkaitarrek EuroCupean aurrera egin nahi badute. Izan ere, aurreko astean Gernikan jokatutako partidan 61 eta 71 gailendu ziren valentziarrak. Partidan paretsu ibili ziren bi taldeak eta Gernika aurreratuta egon zen bigarren eta hirugarren laurdenean, baina azken laurdenean behera egin zuten bizkaitarrek eta partidari buelta eman zioten. 

Naiara Diez kapitain altsasuarrari eta bere taldekideei maldan gora jarri zaie EuroCupean aurrera egitea, baina gaur duten guztia emango dute amesten jarraitzeko. Hainbat baja ditu talde gernikarrak, baina animoz “ondo, gogotsu eta lehiatzeko prest” daudela aitortu dute eta “erasora” irtengo dutela adierazi du Mario Lopez entrenatzaileak.