Momotxorroak indarrarekin sartu ziren Altsasuko Foru plazara. Aurretik, Dantzarimako dantza konpainiako eta Irantzu Gonzalez dantza eskolako dantza garaikideko dantzariek errituala eta konjurua egin zuten. Momotxorroen dantza egin ondoren, maskarak kendu, eta desagertu ziren momotxorroak, maskaritak eta abar datorren urtera arte