Futbola

Altsasuk Beti Kozkor mendean hartu zuen

Guaixe 2020ko ots. 27a, 14:13

Emakumezkoen erregional maila. 21. jardunaldia: Beti Kozkor 0 – Altsasu 2

Asteburuan Emakumezkoen erregional mailako 21. jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Lekunberrin  jokatu zuen, Beti Kozkor taldearen kontra. Partida Altsasuren alde jarri zen berehala, Eider Vicentek zortzigarren minutuan sartutako golari esker. Beti Kozkor saiatu zen, baina ongi eutsi zuen Altsasuk. Bigarren zatia hasi eta berehala, atzera ere Eider Vicente izan zen Beti Kozkorren atea zulatu zuena eta Altsasuren bigarren gola lortu zuena. Bi taldeek borrokan jarraitu zuten, baina Altsasuk 0 eta 2 irabazita despeditu zen partida. 

Emakumezkoen erregional mailako sailkapenean Castejon da liderra (56 puntu) eta Altsasuk 6. postuan jarraitzen du (36 puntu). Larunbatean Altsasuk 13 punturekin sailkapenean 14. postuan dagoen Universidad de Navarra taldea hartuko du Dantzalekun, 15:45ean hasiko den partidan. Ea altsasuarrek garaipenaren bideari eusten dioten eta, gutxika, bosgarren postura igotzea lortzen duten. 

Preferente mailan liga bueltan
Aurreko asteburuan atsedenaldia hartu eta gero, bueltan da Preferente Mailako Liga. Sailkapenean Beti Casedano da preferente mailako liderra (36 puntu) eta Lagun Artea bigarrena da, puntu batera (35 puntu). Etxarri 15.a da (18 puntu). Lagun Artea sailkapenean 7. postuan dagoen Donezteberen kontra lehiatuko da Lagun Artea bihar, 18:00etan, Donezteben. Lehen postua lortzeko borrokan jarraitzeko irabazi beharrean dira lakuntzarrak. Eta bihar ere Etxarri Aranatz 22 punturekin 11. postuan dagoen Huarte B arerio zuzenaren kontra ariko da, 19:00etan Aretan hasiko den partidan. Ez dago esan beharrik irabazi beharrean daudela, jaitsiera postuak atzean uzten hasteko. 
Eta gizonezkoen erregional mailan, asteburu honetan jokatu beharreko partida aurreratu egin zuen Altsasuk eta Liceo Monjardinekin bina berdindu zuen. Hortaz, asteburu honetan atsedenaldia du Altsasuk.