Sexualitatearen irudi positiboa bideo bidez emateko erronka

Guaixe 2020ko mar. 3a, 15:31
Film laburren lehiaketaren aurkezpena. Argazkia: Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzua.

Nola gozatu eta disfrutatzen duzu? lelopean Gozamenez film laburren lehiaketa antolatu da, 12 eta 25 urte gazteei zuzenduta. Parte-hartzeko martxoaren 26ra arte eman daiteke izena, lanak, berriz, apirilaren 26ra arte aurkeztu daitezke.

Batetik, sexualitateari buruz hausnartzea eta haren gainean ditugun ideia eta ikuspuntu desberdinak adieraztea. Bestetik, mezuak ikuspuntu positiboa, plurala, integratzailea eta irekia izatea, erredukzionismoetatik urrunduta. Eta, azkenik, aniztasunean eta gozamenean zentratzea, bost zentzumenen, fantasien, ilusioen eta abarren bitartez pertsonen garapen globala bilatzeko. Helburu horiekin antolatu dute Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Gozamenezek, gazteria eta sexualitateari buruzko programak. 

Lehiaketan 12 eta 25 urte arteko sakandarrek parte har dezakete, banaka edo taldeka egindako lanekin. Gehienez ere bi lan aurkez daitezke. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, Altsasuko Intxostiapunta gazte txokotik pasa daitezke martxoaren 18a baino lehen. Behin izena emandako apirilaren 26ra arte izanen da lanak aurkezteko epea. Hori Intxostiapunta gazte gunean egin beharko da, 17:00etatik 20:30era, plika sistema erabiliz. Lehiaketara aurkezteko lanak edozein gailu digitalekin grabatzeko aukera izanen da, ikus-entzunezko genero eta teknika guztiak onartuko dira lehiaketan. Euskaraz eta gaztelaniaz egindako lanak onartuko dira, beti ere, 10 minutu baino gehiagoko iraupena ez badute (kredituak barne). Aurkeztutako lanak VLC media player programarekin ikusteko modua izan beharko da. Nafarroako Gozamenez 2020 lehiaketara aurkezten diren berak izan 
daitezke (www.gozamenez.com), eta argitaratu gabeak Nafarroako lehiaketara aurkezten ez diren pertsonen 
asuan.

Lanik onenak gazteek emandako botoen bidez aukeratuko dira, maiatzaren 8tik 16ra. Sari banaketa, berriz, maiatzaren 22an izanen da. Gozamenez programako kideek osatutako epaimahaiak hiru sari emanen ditu: banaka (70 euro) eta taldeka (250 euro) egindako lan onenendako eta bozketa bidez emandako saria  (100 euro). 

Informaziorako 
Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzua: Intxostiapunta@altsasu.net