Haurrak igandean lehenik, herri-ihotea asteartean ondoren eta, oraindik ere mozorro gosez daudenendako, hiri-ihoteak bihar. Mozorrotutako lagun kuadrillak eguerdiko poteora aterako dira. Beste asko eguerdirako iragarria dagoen Zangituko estropada banderarako. Eguerdikoaren ondoren, altsasuarrak bazkaltzera bilduko dira eta mozorro festak arratsalde-gau partean segida izanen du, ordu txikiak arte. Hiri-ihoteko ospakizunak direla eta, Altsasuko Udalak jakinarazi du Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako izanen dela bihar, 12:00etatik 24:00etara.
Otsailak 29, larunbata. Hiri-inauteria.
11:00etan Haize Berriak bandarekin kalejira.
12:00etan Zangituko estropadak. Zubeztia kalea.
13:00etan Zangituko bandera ematea eta musika poteoa. Alde Zaharra.
17:00etan Mozorrocall. Intxostiapunta.
18:00etan Inauteri-segizioaren jaitsiera, Txorongo txarangak lagunduta. Intxostiapuntatik Foru plazara.
20:00etatik 22:00etara Abiba diskofesta. Foru plaza.
22:00etatik 01:00etara Gazte afaria, kuadrilla desfilea, jolasak eta festa. Intxostiapunta.
24:00etatik 03:00etara Abiba diskofesta. Foru plaza.