Ihoteak-Inauteriak 2020

Momotxorroek Altsasu hartu zuten

Guaixe 2020ko ots. 28a, 15:34

Altsasuko herri inauteriak ospatu zituzten asteartean eta momotxorroak, maskaritak, Juantranposoak, Akerra, sorginak eta bestelako herri ihoteetako pertsonaiak kalera atera ziren. Bi geldialdi egin zituzten: San Juan plazan ezkontzan eta Iortia zabalgunean Akelarrean.

Foru plazan amaitu zen segizioa, sorginek errituala egin ondoren momotxorroak indar handiarekin plazan sartu zirenean. Momotxorroen dantza eta maskara kendu ondoren, amaitu ziren herri inauteriak datorren urtera arte. Hala ere, altsasuarrek karnabal jaunarekin hitzordu berri bat dute: Piñata edo hiri inauteriak.

Altsasuko herri inauteriek emandakoaren laburpena da hau.

Ekimen bat zuzenean aurkitzeko, bideoan aurkitzeko minutua:

  • 00:20 Momotxorroen irteera
  • 01:42 Ezkontza San Juan plazan
  • 03:56 Akerra eta sorginak
  • 04:20 Dantzarimaren Akelarrearen bukaera, sorginen eta momotxorroen iritsiera eta suaren piztea
  • 06:25 Erritualaren eta konjuruaren laburpena
  • 07:55 Momotxorroen iritsiera